EUS/CAST

Elkartearen ezaugarriak

Bizkaiko Hemofilia Elkartea (AHEVA) 1972. urtean sortutako irabazi askorik gabeko elkartea da. Bere zeregina hemofilikoen eta euren familien bizi kalitatea hobetzea da.

oficina hemofilia bizkaia

Bizkaiko hemofilikoekin martxan jartzen diren programa guztiak Zuzendaritzako Batzak onartu behar ditu. Batzan, presidentea, presidenteordea, idazkaria, altxorzaina eta batzordekideak daude. Presidentea, elkartearen ordezkari nagusia da baina funtzioak, lantaldean egiten dira.

Talde oso zabala izanez, adinaren arabera edo gure kolektiboan ematen diren patologien arabera (hemofilikoak eta eramaileak), jarduera desberdinak planteatzen dira talde desberdinen beharrak betetzeko.

Talde bakoitzak berezko eskaintza jasotzen du euren ezaugarrien arabera (umetxoak, gazteak, eramaileak…) baina azkenengo helburua guztiontzako da: normaltasunez bizitzeko tresna egokiak eskeini.

AHEVA irabazi askorik gabeko elkartea da. Dirusarrerak, kideek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak , Bilboko Udalak eta Espainiako Hemofilia Federazioak (Fedhmo) emandako kopuruekaz betetzen dira. Jasotako dirua, elkartekideen alde erabiltzen da, jarduerak, Zuzendaritza Batzarako prestakuntza eta programa desberdinak martxan jarriz.

Ordutegia

juegos infantiles hemofilia bizkaia
Gurekin harremanetan jartzeko

Utzi zure datuak telefono honetan:
94 473 46 95
eta zurekin harremanetan jarriko dugu.

Hemofilia edo Ahevari buruzko azken berriak ezagutzeko sartu hemen

Mapa


Ikusi Bizkaiko Hemofilia Elkartea mapa aundi batean